Itzali dituzten izar guztiei
Ilargiak lilura sorrarazi ohi digu, berari egozten diogu marearen gora-behera eta honekin batera lurreko bizitzaren gora-behera; noiz gauden emankor eta noiz dugun indarberritzera gordetzeko beharra. Baina, hotzean pentsatzen badugu, ilargian ikusten ditugun aldaketak, hilberritik hilbetera, galaxia oso baten mugimenduen erakusgarri dira; mugimendu horren ondorio da eguzkiaren argiaren islada modu batean edo bestean ikustea, baina ilargia bera ezta desegin eta birsortzen. Galaxia oso baten mugimendua nabaritzen dugu ilargiaren agerpen moduan, jakinarazpen sistema bat bailitzan. Honelaxe, ikusten zuten auzoko eta inguruko guztiak bera txukun, zintzo, abegikor, eskuzabal, baina zure argiaren islada besterik etzen. ...