Izan bidelagun
Ondo egina edo gaizki egina, zintzoa ala gaiztoa…txuria ala beltza. Kontrakoen dikotomiak behar izaten ditugu haurtzaroan munduaren handitasun eta konplexutasunak gailendu ez gaitzan gure txikitasunean. Baina gaitasunak garatzen goazen einean, erronkak gainditzen eta helburuak betetzen, inguruarekiko kontrol sentipena sendotzen doa eta barne lege hauek malgutzen joaten dira errealitateak erakusten digun aniztasunera eta konplexutasunera egokitzeko. Geure argi-ilunak onartzen goazen einean, autokritika praktikatzen dugun einean, besteekiko eta munduarekiko ere eskuzabal eta malguago izaten ikasiko dugu. Baina hau, geure ibilbide eta esperientziak ikasgaitzat hartzen baditugu soilik gertatuko da, geure barnetik sortzen badugu geure egia. Eta hau, kanpoko egiei, bilatu gabe etortzen zaizkigunei, neurria jartzen badiegu bakarrik gerta daiteke. Kontuan izan, prozesu hau egiteko garai naturala nerabezaroa dela, ez ditzagun bakarrik utzi duten infoxikaz...