Norbere osasunaren ardura
Geure osasuna zaindu nahi dugu guztiok, bizitza luzatzeko, heriotza uxatzeko, baina zer da osasuntsu egotea? Definizio ofiziala: Ongizate fisiko, psikiko eta sozial osoaren sentipena, ezta minaren ausentzia hutsa. Mina, ondoeza, gaixotasunak, beldurtzen gaituzte eta nola edo hala saihestu beharrekotzat ditugu, baina mina eta ondoeza hazkuntzaren eta garapenaren seinale izan daitezke ; bai fisikoa eta bai psikikoa. Bizikletan ibiltzeko erortzera arriskatu behar den bezala, gure sistema inmunea eraikitzeko birus eta bakteriei aurre egin behar diegu, eta heldutasun psikikoranzko bidean frustrazioari aurre egiten ikasi behar dugu. Baina minari eta sufrimenduari ihes egitea badugu helburu nagusia, hazkuntza prozesu hori eteten dugu eta gainditzea atzeratu. ...