Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2016

Erabakitzeko eskubideak gutxieneko heldutasuna behar du /El derecho a decidir requiere un mínimo de madurez

Irudia
            Badut inpresioa nahasmen haundi bat dugula gizartean, lehen oso argi zeuden “haurren gauzak” eta “helduen gauzak”. Oso argi zegoen zeintzuk ziren helduak erabaki beharrekoak. Gero zabaltzen hasi ziren; trauma psikologikoei buruzko teoriak (modu sentsazionalista batean, zorroztasunik gabe ), haurrak behar duen konfidantza nortasuna garatzeko, sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazioaren defentsa, etab.  Badirudi ezezko bat “nik esaten dudalako” ezartzeak gure seme alabak intseguro bihur ditzakela.             Baina haur edo gaztetxo bati erabateko beldurra eta intseguritatea ematen diona da gurasoak esatea “zeuk ikusi” , asumitzeko prestatuak ez dauden ardura bat euren bizkargainean sentiaraziz. Haur edo gazte bat argumentuak irmoki defendatzen dabilenean postura heldu bat imitatzen ari da, gurasoak iritzi propio bat badutela eta ondo egina dagoe...