Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

Barne ahotsa

Irudia
  Iada 19 urte dira psikologiako lizentziatura amaitu nuela, eta oraindik orain terapia lanak zertan datzan galdetzen didatenean zaila egiten zait hitz gutxitan azaltzea. Sarritan galdetzen didate “baina saioetan, hitzegin besterik ez da egiten?”.     Sarrionandiak badu liburu bat, “Ainhoari gutunak”, eta bertan badago kontakizun labur bat izugarri gustuko dudana “Hitzekin jolasean”. Berton islatzen da nola hitzak geureganatzeko lehenik esanahiez husten ditugun ondoren geure bizipenei loturiko esnahiaz beteaz. Honela, zuhaitza hitzak ez du esanahi berbera izango hirigunean hazi den ume batentzat edo baso baten alboko baserrian hazi denarentzat.     Hau da bakar eta berezi egiten gaituena, geurea bakarrik den hizkuntza hori, geure bizipenetan oinarrituriko hizkuntza. Ume garenean, hizkuntza barneratu eta mundua ulertu nahian, sortzen dugu hizkuntza hau; geurea, mundua ikusteko eta interpretatzeko geure modua. Baina handitzen goazen einean hizkuntza ofiz...

Egia ala gezurra

Irudia
  Honela formulatzen dira maila guztietako azterketak , baita psikologia test-ak ere; erabaki behar dugu esaldiak diona egia al den bere osotasunean.     Andoaingo erregearen “traizioak” gaur egun egiarekin dugun erlazioaz hausnartzera eraman nau. Engainuz beteriko informazioa jasotzen dugu bide ezberdinetatik,  gure haurrek ere bai. Noizbehinka klikatzen dugu kuriositatez eta liluratzen uzten gara, gure haurrak bezala. Gai al gara egia gezurretik bereizteko?Hari al gara gure haurrak horretarako prestatzen?     Haurtzaroan oraindik bigunak, malguak eta irekiak egon ohi gara; egia anitzak izan ditzakegu, aldakorrak, kontrajarriak, arrazoi hertsiak mugatu gabeak oraindik. Haurrengan dago errealitatea ulertzeko gogo bizia, “zergatik?” galdera amaigabea dutelarik metodo zientifikoa. Honela, fantasia eta irudimena haurraren baliabide bat da ez dakiena osatzeko eta nahi duena islatzeko; errealitatean gauza bortitzak edo ulergaitzak gertatzen direnean os...

Identifikazioa eta diskriminazioa

Irudia
  Geure burua euskaldun jator eta eskuzabaltzat dugunok ez genuke inolaz onartuko diskriminatzaile garenik, matxismoa konturatzeke ekiten duenak onartuko ez luken gisa. Honelako funtzionamenduak, genero estereotipoen gisa, gure habitat-aren parte izan  dira jaio ginenetik eta ingurunera egokitzea izaten da gure lanik handiena.     Badugu joera natural bat “gutarrak” identifikatu eta hauetaz inguratzeko. Geure identitatearekin sintonian dagoenaz inguratzen gara hau indartzeko, eta disonantea dena ekidin edo mozorrotzen dugu. Maite dugun pertsonak gaizki tratatzen gaituenean kanpo arrazoi bat bilatzen dugun bezala funtsean ona izaten jarraitzen duela sinisteko.     Geure kuadrila hartzen badugu “gutarren” eremu, pentsa zenbat uzten dugun kanpoan! Askotan gutarren identitatea komunean dugunean baino “besteekiko” bereizten gaituenean oinarritzen da eta hor dugu arriskua; geure artean adostasunik lortu ezin dugunean besteak zein ezberdin/oker kokatuak ...

Egon, izan, bizi!

Irudia
  Haurren babesa gatazken ekidite modura ulertzen badugu, zein nolako sujetuak sortzen ari gara? Guk geuk geure erosotasun burbuila sortzen dugun modura gustora bizitzeko, ezagutzen ditugunekin bizitza eginaz.      Sortzen zaidan hausnarketa da; lehen haurtzaroan ez baditugu prestatzen kontestu ezberdinetara egokitzen eta haur ezberdinekin elkarbizitzen, nola egingo die aurre bigarren hezkuntzako erronkei? Ikasketak aukeratzeari eta bere bidea ekiteari?     Aspaldi irakurria nuen guraso izatea erabakitzean garrantzitsua zela izaki bat munduratzearen kontzeptua izatea presente. Neure belaunaldian unibertsitatea meta genuenok etxetik hurruntzea naturaltzat genuen bezala geroz eta gazte gehiago ikusten ditut kabia utzi ezinda; oso prestatuak daude, hizkuntzak ikasi dituzte txikitatik, bidaiatuak eta irakurriak daude baina euren burua etxetik 300 kilometrotara ikasten irudikatzen. Haur hauek 6 urtetarako ikasia zuten patinetan, bizikletan, zaldian, ki...

Jolasa gauza serioa da

Irudia
  Iritsi da jostailuen iragarkiek gailentzen gaituen garaia eta gure inguruko haurrak zerrendari bueltak ematen hasten direnekoa liluratu dituen horretan izugarrizko desioa jarriaz.     Jolasak funtzio oso garrantzitsua betetzen du haurren garapenean.Lehen haurtzaroa dugu egokitze esfortzu handieneko garaia, egunean milaka esperientzia izaten ditugu bizitzan lehen aldiz, ez dugularik bizi eta gainditu izanaren esperientziarik. Jaioberriak ez du gurasoa beste bat denaren sentipenik, gurasoarekin bat eginaz mendekotasun osoan garatzen da eta ikasten du bere erritmo fisiologikora ohitzen. Lehen  hilabetetan ez dute objetuaren konstantzia kontzientziarik: zaintzailea ez dagoenean eurentzat desagertu egin da, ez dute existitzen jarraitzen duenaren kontzientziarik. “kuku” jolasa behin eta berriro egitean sentitzen duten gozamenak honekin du zerikusia, eurak eskuak  jarri eta kentzean egoeraren kontrola hartzen dutenaren bizipena dute. Pasiboki eta erabat mendekoa...

Ingurumaria

Irudia
    Azkenaldian pentsatzen nabil zein nolako pentsamendu motak elikatzen ditugun eta honek duen eragina norbere identitate eta gaitasunetan. Izaki sozialak garen einean, ingurua eta ingurukoekin ditugun sentipenak asko baldintzatzen gaituzte; onartua sentitzeak balio digu geure burua onartzeko baliozko gisa eta horrek errazten digu gainontzeko funtzioen garatzean.Baina ohikoa izaten ari da egoeretaz beharrean indibiduoetaz hitzegiten entzutea jendeari; norbanakoa patologizatuaz ingurumaria ezabatzen dugu. Honela, erasotzaileak sortzen ditugu euren gizatasuna ezabatuz, etiketa bat gailenduz.      Eskoletako patioez ari naiz. Zenbait haur identifikatzen ditugu arazo sortzaile gisa, haur guztiek euren argi eta ilunak dituztela onartu beharrean, geureak ere. Honengaitik mantentzen dira dinamika kaltegarriak, honek hari egin dion zerbait gisa ulertzen dugulako eta ez inguruan zeuden guztiek elikaturiko talde dinamika gisara. Nola komunikatzen gara herritarrok, e...

Ahizpatasuna

Irudia
        Data aprotxatu nahi nuke deialdi bat egiteko emakumeei bakoitzak ahal duen neurrian bere buruari lehentasuna emateko, tarte bat hartuaz aspaldian egin nahian zabiltzan hori egiteko. Tximeleta efektua honela sortzen baita, mugimendu txiki askoren baturak egiten du iraultza.         Ni orotariko emakumeekin ahizpatuko naiz, igandean eta egunero; irrifarra eskainiko diot eguneroko yihab-ari brotxe ederra erantsi dionari, bere kasa antzerki saiora  doanari, aldarria begiradan izan arren plaza hartzen ez duenari, neure aldarria arrotz egiten zaionari errealitate ezberdin/paralelotan bizi garela sentitzen duelako, neure aldarriak amorrua sortarazten dionari bere buruari baimentzen ez diona neuregan ikusten duelako, guztiei irribarre koloretsua eskaintzeko konpromezua hartu dut neure buruarekin.         Honela neure momentu eta bizipen ezberdinak onartuko ditut, momentu bakoitzean gauden egoe...

Zer ikasi dugu?

Irudia
  Asko irakurri dut garai hauetan Covid-19ak ez duela klase bereizkeriarik egiten baina nik uste baieztapen honen akats nagusia virus bat sujetu bihurtzea dela. Dugun estruktura sozialaren zirrikutuetatik dabil virus-a; zulorik handienak dauden arloetan izan du eraginik handiena. Zaintza lanari baliorik ematen ez dion gizarte batek ez ditu hirugarren adinekoen zaintzaileak saritzen, besteen galeretatik irabazteko trukoak asmatzen dituenak bai izango du sari aparta. Gure helduen zainketa ez dugu lanbide baliotsu eta profesionaltzat hartzen, zaintza edonork egin bait dezake; honela, lan baldintza lotsagarrietan mantentzen ditugu eta zerbitzu hauek hurruneko gestioan dirua egin asmoz kudeatzen dituztenak subkontratatuz kudeatzen ditugu.      Adinekoen zentruen gestioa, gure aiton amonen begiradetatik hurrun egiten da, hauen izen eta historiaren ezagutzarik gabe, eta honek kostu handia izan du oraingoan. Profesionalki kategoriarik gabe, erakundeak bestaldera begira,...

Erruduntasuna

Irudia
    “Positibo” izateak dimentsio berri bat hartu duen garai honetan zer pentsatua ematen dit gertuko kontaktua izateak suposatzen duenarekin; gure erlazio orok arrisku izaera hartu du, norbaiten zirkuluan gaudelako deitzen digutenean loturak izatearen ohorea baino bestearekiko amorru puntu bat pizten ote duen.     Coronavirus-a pandemia global bat dela esan genezake, planetako arraza eta herrialde guztiak bateratu gaituena pairatzaile gisa. Klima aldaketaren gaiarekin parekatuko nuke nik; gure esku dago esfortzu kolektibo bat egiten, badugu prozesua atzeratzea  gure ingurune hurbilean behintzat ahalik eta ondorio arinenak izan ditzan, baina fenomenoa bera ez dago gure esku eta dimentsio hau izatea garrantzitsua da. Klima aldaketan  planeta beraren prozesua eta gure eskuetatik erabat juten diren faktoreak ere badaude.     Elkarrekin pairatzen dugu eta elkartasunak soilik lagunduko digu ahalik eta modu duinenean aurrera egiten. Norbanakoar...

Beldurra

Irudia
    Azken hilabeteetan beldurrarekin bizitzen ikasi behar izan dugu orainarte sinesgaitza zitzaigun dimentsioetan. Beldurra birusa baino kutsagarriagoa eta kutsakorragoa da; eusten eta mugatzen ez badugu DNA-rarte sartzen zaigu gorputz osoa kutsatuaz, eta hau gertatuz gero izoztu egiten gara, geure burua babesteko beharra gailentzen da eta arrazonamendurako eta hausnarketarako gaitasuna blokeatzen dira. Momentu horietan geure babeserako dela ulertzen dugun edozer gauza egin genezake analisia eta norbere kriterioa alde batera utziaz.     Maila honetako beldurra denboran mantentzeak kalte handia egiten digu bai emozionalki eta bai fisikoki; edozein emozioren espresio bortitzenek denboran irauten badute. Traumaren definizioa horretan oinarritzen da, izozten gaituen emozio sakonegi bat denboran mantentzen denean, geure funtzionamendu psikiko eta físikoan eragin iraunkorrak sortzen ditu.     Honetaz hitzegiten ez dut inor entzuten, eta funtsezkoa da ge...

Hiltzearen beldurrez,bizitzeari utzi?

Irudia
  Oso kezkatua nago bizi dugun egoerarekin, batez ere denbora gehiegian mantentzen ari delako eta noiz artekoa izango den aurreikusterik ez dagoelako. Birusa edo gaixotasunagatik kezkatua nagoela pentsatuko zenuten lehen esaldia irakurtzean, baina nere kezka bestelakoa da. Neure osasun arloa beste bat baita, alde batera utzi ezin duguna.     Birusarekiko gain-informazioak heriotza edozein objektu, kontaktu eta egoeretan aurki dezakegunaren sentipena sorrarazi digu eta denbora luzeegian mantentzen ari da alerta egoera finkatuaz gure egunerokotasunean. Tentsio emozional honek gain-nekea dakar, geure burua babestea besterik ez izatea buruan, egoeraren analisi sosegatu bat egitea erabat ezinduz. Honela, garai hauetan ohiko bihurtu daitezke lo arazoak eta antsietatea egunerokotasunean pentsatu gabe burutu ohi genituen zenbait aktibitateri aurre egitean.      Esan ohi da, hilgarriak garela onartu arte ez dugula bizitza apreziatzen eta aprobetx...

Zergaitik?!

Irudia
    Emakumeenganako indarkeriaren inguruan hausnartzeko egunak izan ditugu, eta ixiltasunean ere geure burutxoetan sumatu zitekeen galdera: zergaitik? Zergaitik hil du emaztea bere sukaldean? Zergaitik ito du alaba? Hori da emakume guztiok komunean dugun logika; maitasunak maitasuna dakarrela, ematen duguna jasotzen dugula. Eta aldi berean, logika hau da feminizidioa modu argian ikustea galerazten diguna; kanpo arrazoiak bilatzen bait ditugu eraso eta hilketei “logika” bilatzeko, honek aldentzen gaitu biktimagandik jakin gabe horixe dela bera erlazio horretan korapilatua mantentzen duena. Maite dugun eta aukeratu dugun horrek boterearen logika jarraitzen duela ulertzea asko kostatzen zaigu. Erlazioak ulertzeko bi modu dira; batak lotura sortu nahi du elkar ulermen eta adostasunetik, eta besteak boterea duela ikusi behar du norbait sentitzeko eta bere behar hori da printzipala, emakumeak helburu horretara iristeko erabil daitezken tresnak dira, emakume baten miresmena eta obedi...

Umekeriak

Irudia
  Haurrek helduon bitartez ikasten dute gizartera eta erlazioetara moldatzen, esaten dugunarekin eta batez ere egiten dugunarekin. Honela ulertzen dute zer den onargarria eta zer ez laguntasunean, irakasleekiko erlazioan, kirolean, kalean….     Badugu guraso bezela haurren arteko gauzetan ez sartzeko joera, “euren artean konpontzea hobe delako” edo “ aske direlako euren adiskidetasunak erabakitzeko”. Nola izan daiteke bat erabakitzeko aske oraindik laguntasuna zer den eta nola gauzatzen den ez dakienean? Nola konponduko dute euren artean, oraindik joku garbiaren arauak ezagutzen ez dituztenean? Haurrak gatazken kudeaketan adituak izatea espero dugu 8, 9, 11 urterekin??     Herri txikietan bizitzearen onurez hitzegiten dugu sarri, haurrak autonomía garatzeko aukera dute txikitatik eskolara oinez bere kabuz joanaz, kalean lasaitasunez ibiliaz beti egongo delako helduren bat gertu laguntzeko prest, etab.     Baina, seme edo alaba lehen aldi...

Psikologia eta merkatua

Irudia
  Neure ogibidearekiko mesfidantza ohikoa da oraindik, eta kasu askotan ulertzekoa dela iruditzen zait, historikoki erabilia izan bait da botereen interesen arabera. Honela, gai berdinen inguruan ikerketa eta teoría kontrajarriak irakur genitzake psikologo formatuez sinatuak. Hitlerrek bazituen bere ideiak defendatu eta teorizatzen zituzten mediku eta psikologoak, arrazaren hobekuntzarako bideak defendatzen zituztenak. Tortura teknika asko psikologoek asmatuak dira. Edozein zientzia jar daiteke humanitatearen alde edo merkatu eta botereen alde; eta noski, merkatuak erabakitzen duenez zein ikerketa finantzatu, zaila dugu bereizten oraintxe. Etika izango litzateke bereiziko lituzkena; osasunari lehentasun osoa emanaz norbere aberasteko eta fama izateko aukeraren gainetik. Oraingoan hazkuntzarako eta osasunerako bidea nola bereizi jakiteko klabea eman nahi nizueke; eroso eta patxaratsu utzi nahi zaituzten horietatik aldendu piska bat eta zeure jarreretaz pentsarazten dituztenez gehiag...

Errelatoaren garrantzia

Irudia
  Berriz ere bor-bor dabiltza nerabeak guztion ahotan. Akaso, bidaiatzen ari diren bakarrak dira? Parranda egiten ari diren bakarrak dira? EZ! Baina migratzaileen antzera, ahots publikorik ez duen kolektiboa izanik kategoria arrotz gisa kokatzen ditugu (gutakoak ez direnak) eta mugarik gabeko kritikak zuzentzen dizkiegu kale izkinetan zein komunikabideetan.     Ahaztu zaigu guztiok bizi izan dugula lagunartearen grina, askatasun egarria, norbere arauak finkatzeko beharra nortasuna garatu nahian, urtez urte etxeko mugen malgutzearen negoziazio etengabea etab.     Urte t´erdiz alde batera utzi dituzte euren garapen beharrak guztion onuraren alde, guraso eta aiton amonen osasunaren ardura bizkar gainean bota diegu (askok izendatu didate urte honetan zehar zeinen pisutsua den karga hori), ikasketetan izugarrizko gain-esfortzua eskatu zaie metodologia  eta plangintza berrietara egokituz argiaren abiaduran. Kurtso honetan zehar herri ezberdinetako ikast...

Biolentzia ikusezinak

Irudia
  Biolentzian pentsatzen dugunean irudikatzen duguna da erasotzailea eta erasotua, honela gizateria banantzen dugu kategoria finko eta argietan; badira persona onak eta txarrak, eta garbi daukagu zein multzotan nahi dugun kokatu geure burua.     Nola neure burua zintzoen artean ikusten dudan, zintzoak neure berezitasunekin irudikatzen hasten naiz logika tautologikoa erabiliaz: ni zintzoa banaiz eta euskalduna, euskaldunak zintzoak dira. Honela beste zenbait ezaugarrirekin; langilea, partehartzailea, animaliazalea, ezkertiarra, txuria….     Honela, informazio bat jasotzen dudanean, ditudan osagaien arabera finkatuko ditut kategoriak; nerabe ijitu batek hezitzaile euskalduna salatu du. Bakoitzataz dugun informazioarekin eragiketa matematiko antzeko bat egiten dugu lehen iritzia izateko; ijitua eta nerabea kontzeptuak negatibora joaten zaizkigu eta hezitzaile eta euskalduna aldiz positibora, errazena salatzen duen hori auzitan jartzea litzatekelarik. ...

Urtearekin batera berritu gaitezen

Irudia
  Zikloaren berritzeak aurrekoaren aztertzea eta datorrenaren aurreikuspena dakar: 2021an zer ikasi dugun, zertan hobetu garen eta zer dugun hobetzeko, ondoren 2022ra begira asmoak eta desioak ezartzeko. Sinplea dirudi, ezta?     Baina 2020-2021 urteak etengabeko tentsioan igaro ditugu, gertukoak galtzearen beldurrez, auzokoak nahiz lagunak etsai edo lotsagabe irudikatuz, gaixotasuna eta heriotza arriskua nonahi ikusiaz. Honengatik , oso zaila zaigu geure bizitza nolakoa izan denaren inguruko hausnarketa egitea, geure gogo edo desioei dagokionean; honengan pentsatzea baimentzen digun gutxieneko segurtasun sentipena galdu bait dugu. Geure bizia eta maite ditugunena arriskuan ikusten badugu nola hasiko gara ba pentsatzen gustura gauden dugun bizimoduarekin edo zein erronka ezarri nahi diogun geure buruari.     Beldurrak alerta egoeran mantentzen gaitu, honek gure gorputza mantentzen du edozein momentutan ihesi ateratzeko prest egoteak dakarren ten...