Men don´t protect you anymore.Jenny Holzer
Aurreko larunbatean Bilbon izan nintzen Jenny Holzer-en erakusketan eta orduztik hainbat esaldi darabilzkit gorputzean, hausnarrean, zenbait egiak bere denbora eta prozesua behar bait dute. Hainbat geletan, ikus eta irakur ditzakegu bortxatuak izan diren emakumeen testigantzak, torturatuak izan diren pertsonenak, tortura metodoen deskribapena etab. Eta gela ezberdinetan errepikatzen zen afirmazioa: "Men don´t protect you anymore". Hauxe izan daiteke feminismoaren irakaskuntzarik sendoena eta gehien balio diguna. Esaldia osatua dagoen moduan gure kontzientziara zuzenean doa ziztada, dama babesgabearen paperak ez digu balio iada, antzezlana aldatu da, astindu mito hori eta esnatu! Ez du amorrurik pizten, ez gaitu defentsa moduan jartzen, saihestu ezinezko egia ematen digu. ...