Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2019

Hartu-emana

Irudia
         Pantailen garaian bizi gara, geroz eta denbora gutxiago pasatzen dugu aurrez aurre, elkar begiratu, behatu, entzun, sentitu...Eta jakina da praktikatzen ez duguna ahaztu egiten dugula.             Lehen haurtzaroan bizirauteko ikasi beharrekoa dugu hartu-emanaren dantza, zaintzaileak gustura edukitzeak onura handiak ematen bait dizkigu; gogoz erantzungo dute gure beharretara ematen dutenak buelta baduela nabari badute, eta oso baliotsuak sentituko gara gutaz espero duten hori ematen badiegu.            Bestea dugu ispilu, guganako begiradan nabari dugun hori islatzeko joera dugu; gai garela adierazten badigute ausart ekingo diogu, indartsu ikusten bagaituzte beldurrak uxatuko ditugu. Txanpon guztiek dituzte bi alde, eta bere garaian banantzea ez badugu modu egokian egiten norbanako bereizi bat garenaren kontzientzia hartuaz, besteen begiradei katiatuak geldituko...