Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2014

Urte berri on!

Irudia
                       Urtez aldatze honetan, bada hasiberritzearen ilusioa; 14tik 15era pasatzeak aldaketa suposatzen duelako. Baina egun batetik bestera besterik gabe salto egiten badugu, nahiz eta ospatu eta onena opatu guztiei, linealki jarraituko dugu orainarteko bidea.                       Gonbidatzen zaituztet momentu bat hartzera, 2014az pentsatzeko, zein aurrera pauso egin dugun, zertan korapilatu geran eta zer egin genezaken berriro ez korapilatzeko eta zein amets berri sortu zaizkigun. Garrantzitsua da ametsetan pentsatzea ondoren errealitatean hauenganako bidea jorratzeko.                     Urte berri on!Eta opa dizuedana da ametsak piztea

Jarrera kontua da

Irudia

Kontzeptu ideologikoak vs. errealitatea

Irudia
                    Aurrekoan entzun nuen euskadi irratian nola erantzuten zien emakundeko neska batek Jon Sarasuaren hitzei eta honen grabaketa jarri zutenean harriturik geratu nintzen. Jon Sarasua euskararen eta euskal kulturaren erreferentzia bihurtua, pentsalaria, unibertsitateko irakaslea etab. izanik tratu txarren inguruan egiten ziren afirmazioak hegemonikotzat hartuaz, ideologia itxi baten fruitu.Gaur berriro hitzegin du irratian eta argumentu berdinak defendatu ditu.               Goazen haren hitzak aztertzera:                       · "Nola mantendu genezake tratu txarren azalpen gisa patriarkatua, emakumeak agertzen direnean hirugarren adinekoenganako erasotzaile gisa?"         ...