Izan bidelagun

 


 

Ondo egina edo gaizki egina, zintzoa ala gaiztoa…txuria ala beltza.

 

Kontrakoen dikotomiak behar izaten ditugu haurtzaroan munduaren handitasun eta konplexutasunak gailendu ez gaitzan gure txikitasunean. Baina gaitasunak garatzen goazen einean, erronkak gainditzen eta helburuak betetzen, inguruarekiko kontrol sentipena sendotzen doa eta barne lege hauek malgutzen joaten dira errealitateak erakusten digun aniztasunera eta konplexutasunera egokitzeko. 

 

Geure argi-ilunak onartzen goazen einean, autokritika praktikatzen dugun einean, besteekiko eta munduarekiko ere eskuzabal eta malguago izaten ikasiko dugu.

 

Baina hau, geure ibilbide eta esperientziak ikasgaitzat hartzen baditugu soilik gertatuko da, geure barnetik sortzen badugu geure egia. Eta hau, kanpoko egiei, bilatu gabe etortzen zaizkigunei, neurria jartzen badiegu bakarrik gerta daiteke.

Kontuan izan, prozesu hau egiteko garai naturala nerabezaroa dela, ez ditzagun bakarrik utzi duten infoxikazioa kudeatzen! Baina bizi guztian zeharrerako ikasketa da, errealitatea etengabe aldatzen bait doa, eta errealitate berrietara egokitzea tokatzen zaigu. Elkar entzun, elkarrizketak izan, elkar pentsarazi geure esperientziak kontatuz, munduko kolore anitzak ezagutu ditzagun, elikatu jakinmina, izan bidelagun.

 

Honela bakarrik mantenduko dugu gure gizatasuna, aurrez aurre, zintzotasunez topatzen garenean, enpatia eta elkar ulertzea da bultzada naturala; baina ausartu behar gara geure egiak astintzen eta berritzen, zelaia berde egotetik horitzera joan daiteken moduan, pentsatzeko eta ekiteko moduak ere aldatzen doaz erritmo naturala jarraitzen badugu. 

 

Jorge Drexler-ek “Movimiento” abestian dion bezala, “zerbait hiltzea nahi baduzu, utzi geldirik”.


 




Iruzkinak