Identifikazioa eta diskriminazioa

 


Geure burua euskaldun jator eta eskuzabaltzat dugunok ez genuke inolaz onartuko diskriminatzaile garenik, matxismoa konturatzeke ekiten duenak onartuko ez luken gisa. Honelako funtzionamenduak, genero estereotipoen gisa, gure habitat-aren parte izan  dira jaio ginenetik eta ingurunera egokitzea izaten da gure lanik handiena.

    Badugu joera natural bat “gutarrak” identifikatu eta hauetaz inguratzeko. Geure identitatearekin sintonian dagoenaz inguratzen gara hau indartzeko, eta disonantea dena ekidin edo mozorrotzen dugu. Maite dugun pertsonak gaizki tratatzen gaituenean kanpo arrazoi bat bilatzen dugun bezala funtsean ona izaten jarraitzen duela sinisteko.

    Geure kuadrila hartzen badugu “gutarren” eremu, pentsa zenbat uzten dugun kanpoan! Askotan gutarren identitatea komunean dugunean baino “besteekiko” bereizten gaituenean oinarritzen da eta hor dugu arriskua; geure artean adostasunik lortu ezin dugunean besteak zein ezberdin/oker kokatuak daudenari jartzen diogula behar baino arreta gehiago.Honela, etsai komunak elkartzen gaitu, izaerak edo baloreak ez bezela.

    Egun hauetan guztion ahotan darabilzkigun berdintasuna, ekitatea, elkarbizitza etab. lantzeko ezinbestekoa da begirada zabaltzea. Berdin sentitzen ditugunekin elkarbizitzeak ez digu gatazkarik sortzen, kodigo ezberdinak dituenarekin jartzen dira jokoan geure benetako baloreak. Herri baten beharrak aztertzeko herritar guztiak hartu behar dira kontuan ; ikastetxe baten hezkuntza eredua ezberdinak direnen trataeran islatzen da, baita gurasoona ere.

Iruzkinak