Zer ikasi dugu?


 

Asko irakurri dut garai hauetan Covid-19ak ez duela klase bereizkeriarik egiten baina nik uste baieztapen honen akats nagusia virus bat sujetu bihurtzea dela. Dugun estruktura sozialaren zirrikutuetatik dabil virus-a; zulorik handienak dauden arloetan izan du eraginik handiena. Zaintza lanari baliorik ematen ez dion gizarte batek ez ditu hirugarren adinekoen zaintzaileak saritzen, besteen galeretatik irabazteko trukoak asmatzen dituenak bai izango du sari aparta. Gure helduen zainketa ez dugu lanbide baliotsu eta profesionaltzat hartzen, zaintza edonork egin bait dezake; honela, lan baldintza lotsagarrietan mantentzen ditugu eta zerbitzu hauek hurruneko gestioan dirua egin asmoz kudeatzen dituztenak subkontratatuz kudeatzen ditugu. 

    Adinekoen zentruen gestioa, gure aiton amonen begiradetatik hurrun egiten da, hauen izen eta historiaren ezagutzarik gabe, eta honek kostu handia izan du oraingoan. Profesionalki kategoriarik gabe, erakundeak bestaldera begira,  presioa egiteko garaian zaintzen dituzten pertsonei lotuta, lan geldialdi batek hauen zaintzan izango luken eraginaren jakitun izanda tripak estutzen zaizkielarik. Honela egon dira, bakar bakarrik, babesik gabe, birusaren arrisku handieneko fokuan lanean;  euren familiako historiak entzutean iada norberarenak diruditenen protagonistak hiltzen ikusten.

    Ez dituzte gure etxeetako goxotasunetik txaloak behar, foru aldundiko herri partaidetzako bideetan gure aldarrikapenak behar dituzte, gure udaletxeetan etxez etxeko laguntzaren baldintzak galdetu eta hobekuntzak lortzeko herri mugimenduak sortzea behar dute. Gure historiako momento latzenak bizi izan dituztenak, gure eskubide sozial askoren bultzatzaileak izan direnak, amaiera duhinago bat merezi dute, eta hau ziurtatzeko indarra egitea geuri dagokigu; osasuntsu eta eroso gaudenoi dagokigu borroka, ez bait dugu gure biziraupena arriskuan jartzen.

Iruzkinak