Umekeriak


 

Haurrek helduon bitartez ikasten dute gizartera eta erlazioetara moldatzen, esaten dugunarekin eta batez ere egiten dugunarekin. Honela ulertzen dute zer den onargarria eta zer ez laguntasunean, irakasleekiko erlazioan, kirolean, kalean….

    Badugu guraso bezela haurren arteko gauzetan ez sartzeko joera, “euren artean konpontzea hobe delako” edo “ aske direlako euren adiskidetasunak erabakitzeko”. Nola izan daiteke bat erabakitzeko aske oraindik laguntasuna zer den eta nola gauzatzen den ez dakienean? Nola konponduko dute euren artean, oraindik joku garbiaren arauak ezagutzen ez dituztenean? Haurrak gatazken kudeaketan adituak izatea espero dugu 8, 9, 11 urterekin??

    Herri txikietan bizitzearen onurez hitzegiten dugu sarri, haurrak autonomía garatzeko aukera dute txikitatik eskolara oinez bere kabuz joanaz, kalean lasaitasunez ibiliaz beti egongo delako helduren bat gertu laguntzeko prest, etab.

    Baina, seme edo alaba lehen aldiz dardarka, urduri, etortzen zaizunean larunbat iluntzean etxera, trastabiloka kontatuaz nola neska baten bila ibili diren talde ezberdinak herrian zehar joko zutela eta ilea erreko ziotela esanaz behin eta berriro, hain irmoki eta hainbeste orduz haurrak sinetsi duela amenazua errealitate bihur zitekeela, bere herritxoko kaleetan sentitu izan duen lasaitasun eta segurtasuna apurtuaz….Zein erantzun eman behar diogu heldu eredugarri modura?

    Baina, neska jo dute?...Ez. Baina, neskari ilea erre diote?....Ez.

 Orduan, ez da ezer gertatu?

Iruzkinak