Psikologia eta merkatua

 


Neure ogibidearekiko mesfidantza ohikoa da oraindik, eta kasu askotan ulertzekoa dela iruditzen zait, historikoki erabilia izan bait da botereen interesen arabera. Honela, gai berdinen inguruan ikerketa eta teoría kontrajarriak irakur genitzake psikologo formatuez sinatuak. Hitlerrek bazituen bere ideiak defendatu eta teorizatzen zituzten mediku eta psikologoak, arrazaren hobekuntzarako bideak defendatzen zituztenak. Tortura teknika asko psikologoek asmatuak dira.

Edozein zientzia jar daiteke humanitatearen alde edo merkatu eta botereen alde; eta noski, merkatuak erabakitzen duenez zein ikerketa finantzatu, zaila dugu bereizten oraintxe. Etika izango litzateke bereiziko lituzkena; osasunari lehentasun osoa emanaz norbere aberasteko eta fama izateko aukeraren gainetik.

Oraingoan hazkuntzarako eta osasunerako bidea nola bereizi jakiteko klabea eman nahi nizueke; eroso eta patxaratsu utzi nahi zaituzten horietatik aldendu piska bat eta zeure jarreretaz pentsarazten dituztenez gehiago inguratu. Benetako zoriontasuna sentitzeko, bizirik sentitu behar gara, erronkak izan behar ditugu, ispiluaren aurrean zintzotasunez jartzeko gai izan behar gara. Bestelako guztia azalekoa da eta kanpoan geratzen da, barruko hutsunea sakonduz.

Hemen noski, zerbait argitu beharrean nago, emakumeontzat, sakrifizioa erlijio dugunontzat erosotasuna etengabeko emanean dago; ausartu gaitezen momento batez geure gogoa nabaritzen, arreta jarri desioan, eta baimendu plazerra.

Iruzkinak