Jolasa gauza serioa da

 


Iritsi da jostailuen iragarkiek gailentzen gaituen garaia eta gure inguruko haurrak zerrendari bueltak ematen hasten direnekoa liluratu dituen horretan izugarrizko desioa jarriaz.

    Jolasak funtzio oso garrantzitsua betetzen du haurren garapenean.Lehen haurtzaroa dugu egokitze esfortzu handieneko garaia, egunean milaka esperientzia izaten ditugu bizitzan lehen aldiz, ez dugularik bizi eta gainditu izanaren esperientziarik. Jaioberriak ez du gurasoa beste bat denaren sentipenik, gurasoarekin bat eginaz mendekotasun osoan garatzen da eta ikasten du bere erritmo fisiologikora ohitzen. Lehen  hilabetetan ez dute objetuaren konstantzia kontzientziarik: zaintzailea ez dagoenean eurentzat desagertu egin da, ez dute existitzen jarraitzen duenaren kontzientziarik. “kuku” jolasa behin eta berriro egitean sentitzen duten gozamenak honekin du zerikusia, eurak eskuak  jarri eta kentzean egoeraren kontrola hartzen dutenaren bizipena dute. Pasiboki eta erabat mendekoa zaren bizipenetik ulertzen ez dugun egoera bat bizitzeak sortzen duen larritasuna apaltzen da jolasean egoera geronek erreproduzitzean akzioaren jabe eginaz.

    Honela, eskola kontestura egokitu behar direnean irakasle izatera jolasten dute behin eta berriro pasiboki bizi dituzten egoeren jabe eginaz jolas sinbolikoaren bitartez. Honela, empatía gaitasuna ere lantzen da jolasean aldi bakoitzean pertsonaia ezberdina izanaz. Zenbait kontestuetan gatazkak sortzean rol-playing-a erabiltzen dugun bezala bestaren lekuan jartzeko, haurrek naturalki  egiten dute.

    Beraz, inguruan duzun aurren batentzat oparia pentsatzen bazabiltza, pentsatu zein momentutan dagoen, zein diren bere bizitzako erronkak, eta hauei aurre egiten lagundu ahal diezaieken elementuak eman. 

 

Iruzkinak