Erruduntasuna

 


 

“Positibo” izateak dimentsio berri bat hartu duen garai honetan zer pentsatua ematen dit gertuko kontaktua izateak suposatzen duenarekin; gure erlazio orok arrisku izaera hartu du, norbaiten zirkuluan gaudelako deitzen digutenean loturak izatearen ohorea baino bestearekiko amorru puntu bat pizten ote duen.

    Coronavirus-a pandemia global bat dela esan genezake, planetako arraza eta herrialde guztiak bateratu gaituena pairatzaile gisa. Klima aldaketaren gaiarekin parekatuko nuke nik; gure esku dago esfortzu kolektibo bat egiten, badugu prozesua atzeratzea  gure ingurune hurbilean behintzat ahalik eta ondorio arinenak izan ditzan, baina fenomenoa bera ez dago gure esku eta dimentsio hau izatea garrantzitsua da. Klima aldaketan  planeta beraren prozesua eta gure eskuetatik erabat juten diren faktoreak ere badaude.

    Elkarrekin pairatzen dugu eta elkartasunak soilik lagunduko digu ahalik eta modu duinenean aurrera egiten. Norbanakoaren ardurari deialdia egiten diotenean inork jasan beharko eluken pisua bizkarreratzen digute, eta erronka besterik gabe onartzen badugu laster sentituko dugu ezinaren ziztada.

    Taldearen indarpean norbaiti kaltea eginez gero, erruduntasunak laguntzen digu geure ardura hartu eta egindako kaltea konpentsatzen saiatzen. Baina geurea ez den ardura bat geure gain hartuz gero, kontajiatzen garenean errudun sentituko gara gure ingurukoen egunerokotasunean sortu dugun (hortxe nahasmena) inpaktuagatik, eta honek inoiz baino bakanago eta zaurgarriago sentiaraziko gaitu geure auto-aislatze horretan. 

    Kontuz erruduntasun klase honekin, honek bai síntomak eta bai luzera begirako ondorioak sakondu bait ditzake. Elkartasunak eta solidaritateak sendatzen gaitu, mesfidantza eta erruduntasuna berriz toxikoak dira eta astindu behar ditugu egoera honi aurre egiteko.

 

Iruzkinak