Egon, izan, bizi!

 


Haurren babesa gatazken ekidite modura ulertzen badugu, zein nolako sujetuak sortzen ari gara? Guk geuk geure erosotasun burbuila sortzen dugun modura gustora bizitzeko, ezagutzen ditugunekin bizitza eginaz. 

    Sortzen zaidan hausnarketa da; lehen haurtzaroan ez baditugu prestatzen kontestu ezberdinetara egokitzen eta haur ezberdinekin elkarbizitzen, nola egingo die aurre bigarren hezkuntzako erronkei? Ikasketak aukeratzeari eta bere bidea ekiteari?

    Aspaldi irakurria nuen guraso izatea erabakitzean garrantzitsua zela izaki bat munduratzearen kontzeptua izatea presente. Neure belaunaldian unibertsitatea meta genuenok etxetik hurruntzea naturaltzat genuen bezala geroz eta gazte gehiago ikusten ditut kabia utzi ezinda; oso prestatuak daude, hizkuntzak ikasi dituzte txikitatik, bidaiatuak eta irakurriak daude baina euren burua etxetik 300 kilometrotara ikasten irudikatzen. Haur hauek 6 urtetarako ikasia zuten patinetan, bizikletan, zaldian, kirol ezberdinetan ibiltzen eta urtero joango ziren udalekuetara eta esperientzia ezberdinetara; honela ematen du haur autonomoak sortu ditugula baina zerbait berrikusi beharrean gaude euren kabuz pentsatzen eta erabakiak hartzen ikasi ez badute. Ekintza guzti hauek haurren behar eta desiretara egokitu dira edo geure behar eta ikuspegira? Ez al gara geure bizi erritmoa haurrei txertatzen? 

    Gelditu, egon, begiratu, sentitu, geure buruaren kontzientzia hartu eta ixiltasunaz gozatu ingurukoekin. Hauxe oporretarako nere desioa guztiontzat!

 

Iruzkinak