Ahizpatasuna

 


     Data aprotxatu nahi nuke deialdi bat egiteko emakumeei bakoitzak ahal duen neurrian bere buruari lehentasuna emateko, tarte bat hartuaz aspaldian egin nahian zabiltzan hori egiteko. Tximeleta efektua honela sortzen baita, mugimendu txiki askoren baturak egiten du iraultza.

        Ni orotariko emakumeekin ahizpatuko naiz, igandean eta egunero; irrifarra eskainiko diot eguneroko yihab-ari brotxe ederra erantsi dionari, bere kasa antzerki saiora  doanari, aldarria begiradan izan arren plaza hartzen ez duenari, neure aldarria arrotz egiten zaionari errealitate ezberdin/paralelotan bizi garela sentitzen duelako, neure aldarriak amorrua sortarazten dionari bere buruari baimentzen ez diona neuregan ikusten duelako, guztiei irribarre koloretsua eskaintzeko konpromezua hartu dut neure buruarekin.

        Honela neure momentu eta bizipen ezberdinak onartuko ditut, momentu bakoitzean gauden egoeratik hartzen bait ditugu erabakiak, ahal ditugunak, geure bizitza hankaz gora jarriko ez dutenak, geure burua ez-egoki gisa kategorizatuko ez dutenak, jasan ezingo ditugun gatazkak sortuko ez dituztenak. Honela, onartuko dut baditudala neure kontraesanak, neure beldurrak. Honela zuzentasunaren exijentzia arinduko dut.

        Ariketa hau eginez sortzen zait niri ahizpatasuna, zarata eta itxurakeria guztien azpian badelako egia ukaezin bat: gizarte eta momentu historikoa konpartitzen dugun emakumeak badugula lotzen gaituen ari bat, bizi guztiko sentipenen pilaketak osatzen duten egia. Eta honengaitik gara bata bestearen ispilu, begiratu gaitezen!

 

Iruzkinak