Biziraupena



                  Bitxia da gure memoriaren funtzionamendua, inoiz pentsatu duzue nola auto-erregulatzen den?
                  Batzuetan pentsatzen dugu burua galtzen ari garela zerbait egitea ahaztu zaigunean, baina hori saturazio seinale izan daiteke, ordenagailua geldotzen hasten den bezela informazio gehiegi duenean bere disko gogorrean.
                   Sailkapen sistema oso konplexua dugu, app-rik konplexuena.Orain zine aretoetan dagoen haur pelikula baten haseran azaltzen dute oroimenek izan dezaketen eragina geure mundua hautemateko moduan eta ondorioz gure pertsonalitatean. Baina hori baino ere konplexuagoa da gure sistema, zeren osotasunean erantzuten die egoerei; aurre egiteko eta elaboratzeko ezintasuna nabari bezain laster gertaera hizoztua gelditzen da eta memoriaren gela ilunean gordetzen da baldintzak aldatu arte.

                   Gorputza ahal duenean gaixotzen den bezela, ta beti kexatzen gara oporrak hartu orduko azaltzen delako ondoeza.
                  Honela, bere herrialde suntsitutik ihesi doana ez da gai momentu horretan galera sentitzeko edo hartzen ari den erabakien ondorio guztiak aztertzeko; lehentasuna biziraupena da 
                  Honengaitik afrikatik europara, mexikotik EEBBetara edo orain Siriatik inguruko herrialdetara abiatzen direnak  edozer gauza jasateko gai dira segurtasun minimo baten bilaketan eta onartzen dute duintasun sozialik gabe bizitzea zeharkako begiradak jasanaz, euren bizitza egunero jokoan ez izatearen balioa ezagutzen dutelako.
                  Biziraupena jokoan dagoenean ez dago hausnarketa posiblerik, aurrera egitea da bide bakarra atzean ez baitago ezer.
                  Amerikarrek hain modan jarri duten krisi post-traumatikoa batzuek inoiz izango ez duten luxua da. Horretarako "etxera" itzuli behar da edo etxe berri bat sortu, zeurea sentitzen duzun leku bat, zainduko zaituzten pertsonak dauden lekua.
                    Adopzioetan hau gertatzen da, haurraren krisia iada lotura ezartzen denean agertzen dela, gurasotzat hartu dituenean, baina askotan iada gainditzutan ematen zenean egokitze prozesua eta gurasoek ez dutenean espero horrelakorik.Eta honela denean haurraren "patologiatzat" hartzen da.
                   Gonbidatzen zaituztet, zure auzoan, herrian egunero topatzen duzuen "etorkin" horri begietara begiratzera eta momentu batez aurrean nor dugun behatzera, bere historia entzutera. Itxura, jazkera, hizkuntza, bizimodu ezberdina duen horri izena eta izana jartzera. Honela erdi ixilean aipatzen ditugun herriko "beltzak", "moroak", "ijituak" etab. bihurtuko dira nere auzoko Moussa, Fatima, Gissela edo Oumou. Eta pertsona bihurtzen ditugunean antzekotasunak ikus ditzakegu, geuk ditugun kezka, nahi eta ametsak dituztela ikusiko dugu: geure familia sostengatzeko modu bat, lasaitasunean bizitzeko leku bat eta errespetua eta anaitasuna eskeintzen digun komunitate bat.


                 

Iruzkinak