Urtearekin batera berritu gaitezen


 

Zikloaren berritzeak aurrekoaren aztertzea eta datorrenaren aurreikuspena dakar: 2021an zer ikasi dugun, zertan hobetu garen eta zer dugun hobetzeko, ondoren 2022ra begira asmoak eta desioak ezartzeko. Sinplea dirudi, ezta?

    Baina 2020-2021 urteak etengabeko tentsioan igaro ditugu, gertukoak galtzearen beldurrez, auzokoak nahiz lagunak etsai edo lotsagabe irudikatuz, gaixotasuna eta heriotza arriskua nonahi ikusiaz. Honengatik , oso zaila zaigu geure bizitza nolakoa izan denaren inguruko hausnarketa egitea, geure gogo edo desioei dagokionean; honengan pentsatzea baimentzen digun gutxieneko segurtasun sentipena galdu bait dugu. Geure bizia eta maite ditugunena arriskuan ikusten badugu nola hasiko gara ba pentsatzen gustura gauden dugun bizimoduarekin edo zein erronka ezarri nahi diogun geure buruari.

    Beldurrak alerta egoeran mantentzen gaitu, honek gure gorputza mantentzen du edozein momentutan ihesi ateratzeko prest egoteak dakarren tentsioan; gauden lekuan egoteko gaitasuna kenduaz, urtearen balantzea egitearen moduko hausnartze ariketa ezinduaz. Erabaki garrantzitsuak hartzeko hausnarketa puntu hori izatea ezinbestekoa da, hartu behar dugun erabakiaren inguruko analisia egiteko, onura eta galerak aztertu, luzera begirako ondorioak aurreikusi. 

    Erronka luzatzen dizuet, astebetez itzali telebista, irratia eta mugikorra; bizi, egon, hitz egin, pentsatu, jolastu. Bizirik jarraitzen dugula eta geuk erabakitako bizimodua izateko aukera dugula konturatzean ahalko gara kontziente izan dugun zorteaz, eskertza sentipena piztu genezake eta urte berriarekin batera beste gorpuzkera batekin heldu 2022ari. Urte berri on!

*2022ko urtarrilaen Barren-en argitaratua 

 

Iruzkinak