Biolentzia ikusezinak

 


Biolentzian pentsatzen dugunean irudikatzen duguna da erasotzailea eta erasotua, honela gizateria banantzen dugu kategoria finko eta argietan; badira persona onak eta txarrak, eta garbi daukagu zein multzotan nahi dugun kokatu geure burua.

    Nola neure burua zintzoen artean ikusten dudan, zintzoak neure berezitasunekin irudikatzen hasten naiz logika tautologikoa erabiliaz: ni zintzoa banaiz eta euskalduna, euskaldunak zintzoak dira. Honela beste zenbait ezaugarrirekin; langilea, partehartzailea, animaliazalea, ezkertiarra, txuria….

    Honela, informazio bat jasotzen dudanean, ditudan osagaien arabera finkatuko ditut kategoriak; nerabe ijitu batek hezitzaile euskalduna salatu du. Bakoitzataz dugun informazioarekin eragiketa matematiko antzeko bat egiten dugu lehen iritzia izateko; ijitua eta nerabea kontzeptuak negatibora joaten zaizkigu eta hezitzaile eta euskalduna aldiz positibora, errazena salatzen duen hori auzitan jartzea litzatekelarik.

    Funtzionamendu hau erabat inkontzientea, automatikoa, pentsatu gabe gauzatzen da, eta hainbat eta hainbat biolentzia ikusezin mantentzen laguntzen duena. Gure auzo eta herriak itzal ikusezinez betetzen ari dira; sufritzen duen hori, gure ikuspegitik itxura xelebrea duena, ez duena beti asmatzen zer esan, hizkera “arraroa” sumatzen diodana, portaera eta sinismes ezberdinekin kontaminatu nahi nauena…piskanaka ikusezin bihurtzen da, ez da herritarra, ez da auzokidea, ez da gurasoa, ezta ikaskidea…ezerezera kondenatzen ditugu “nahi gabe” ta apreziorik ez egitea baino mespretxu handiagorik ez dagoela deritzo esames erdaldun batek.

*2021eko Urrian Barren-en argitaratua 

Iruzkinak