Norbere osasunaren ardura

          Geure osasuna zaindu nahi dugu guztiok, bizitza luzatzeko, heriotza uxatzeko, baina zer da osasuntsu egotea? Definizio ofiziala: Ongizate fisiko, psikiko eta sozial osoaren sentipena, ezta minaren ausentzia hutsa. 
           Mina, ondoeza, gaixotasunak, beldurtzen gaituzte eta nola edo hala saihestu beharrekotzat ditugu, baina mina eta ondoeza hazkuntzaren eta garapenaren seinale izan daitezke ; bai fisikoa eta bai psikikoa.
          Bizikletan ibiltzeko erortzera arriskatu behar den bezala, gure sistema inmunea eraikitzeko birus eta bakteriei aurre egin behar diegu, eta heldutasun psikikoranzko bidean frustrazioari aurre egiten ikasi behar dugu. Baina minari eta sufrimenduari ihes egitea badugu helburu nagusia, hazkuntza prozesu hori eteten dugu eta gainditzea atzeratu.
          Gaur egungo gizartea maneiatzeko armarik baliotsuena beldurra da, gizakiok dugun dilema unibertsala erabiltzen dute gugan eragiteko helburu komertzialekin: heriotzarekiko beldurra. Honela onartzen dugu gure gorputzean hainbat eta hainbat kimiko sartzea: jaten dugun guztiak du zerbait "extra" (kaltzioa, fibra, Lcasei...) , azalerako kosmetikoak badituzte ama zelulak, etxe guztietan ditugu mukiak botatzeko botika, analgesikoa, antiinflamatorioa, antikoagulantea kolpeentzako, kolirioa begiak lehortzen badira....
           Ez noa aipaturiko guzti hauek gure gorputzean zein eragin duten azaltzera zeren hori ezta nere esparrua, baina kontsumitzaile gisa kezkatzen nau zenbat medikamenduetara ohitu dugun gorputza eta honek ez ote duen ahultzen indartu baino gehiago.
            Geure ardura kentzen digu honela funtzionatzeak, elikadura eta farmazia industrien eskuetan jartzen gara interes komertzial bat duten gomendioak onartuaz gure onura lehentasun izango dutelakoan, baina euren helburu nagusia salmentak haunditzea da.
http://zonapositiva.ucoz.es/blog/alimentos_o_medicinas/2014-11-02-493
            Berreskura dezagun inguruko ekoizleekiko erlazioa, honela jakingo dugu zer ari garen jaten. Eta elikagai naturalak berak ematen digu behar dugun guztia indartsu egoteko eta osasuntsu hazteko.

           

Iruzkinak