Kontzeptu ideologikoak vs. errealitatea

                   Aurrekoan entzun nuen euskadi irratian nola erantzuten zien emakundeko neska batek Jon Sarasuaren hitzei eta honen grabaketa jarri zutenean harriturik geratu nintzen. Jon Sarasua euskararen eta euskal kulturaren erreferentzia bihurtua, pentsalaria, unibertsitateko irakaslea etab. izanik tratu txarren inguruan egiten ziren afirmazioak hegemonikotzat hartuaz, ideologia itxi baten fruitu.Gaur berriro hitzegin du irratian eta argumentu berdinak defendatu ditu.
              Goazen haren hitzak aztertzera:
                      ·"Nola mantendu genezake tratu txarren azalpen gisa patriarkatua, emakumeak agertzen direnean hirugarren adinekoenganako erasotzaile gisa?"
 
              Ez noa nire iritzia ematera ez daitezen argumentuak "ideologiaren defendatzaile" gisa hartuak izan.Centro Reina Sofiak 2008an eginiko "Maltrato de personas mayores en la familia en España" ikerketak dioenez tratu txarrak jasaten dituzten adinekoen %66a emakumezkoak dira eta Euskal Herriaren kasuan datu hau %81era igotzen da. Bertan esaten da ere erasotzaileak diren emakumeak arduragabekiaren erantzule direla eta gizonezkoak biolentzia zuzenagoarena.
http://www.juntadeandalucia.es/export/drupaljda/Violencia_Genero_Ficheros_Maltrato_personas_mayores.pdf

             Hirugarren adinekoen zaintzialeen 4tik 3 emakumezkoa dela kontuan izanik, ez da arritzekoa erasotzaile gisa emakumeak agertzea; zainketa horretan dauden faktore guztiak aztertu beharko liratekelarik.
http://www.imserso.es/InterPresent1/groups/imserso/documents/binario/12011tiemposcuidado.pdf

              2011an Espainiar estatuko estatistiken zentruak eginiko "Estadística de violencia de género y violencia domestica" ikerketako datuak hartzen baditugu. Familia barruko biolentzian emandako salaketei dagokionez biktimen artean 37.292 emakumezkoak dira eta 3.070 gizonezkoak. Datu hauetatik genero biolentzia gisa sailkatuak direnak kentzen baditugu, salatuak izan ziren pertsonen artean  4.289gizonezkoak izan ziren eta 1343 emakumezkoak.
http://www.ine.es/prensa/np780.pdf 

              Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak

Iruzkinak