Eraso bat jasateak betirako bihurtzen gaitu biktima?

                    Europar batasuneko oinarrizko eskubideen agentziak eginiko ikerketa bateko datuek diote hiru emakumetik batek noizbait jasan duela bortizkeria fisiko edo sexuala baina hautetatik %43ak soilik salatu du. Emakumeen %12ak eraso sexualak jasan ditu haurtzaroan.




Violencia machista en Europa / Infografía: Belén Picazo

                   Baina datu orokor hauek uzten baditugu une batez, hau jasan duen neskato batengan zein ondorio ditu? Nola bizi dezake? Gainditu ahal liteke noizbait? Erasoa sakontzen duena dakarren lotsa sentipena da, ixilik mantentzea seinalatua ez izateko, akatsduna ez bihurtzeko, eta sinistua ez izatearen beldurrez.
                    Haurra izanik gertatuz gero, beste edozein esperientzia traumatiko sakon bezala, momentuan beroni aurre egiteko gai sentitzen ez garenean gure memoriaren ganbara ilunean gordetzen dugu baina ez da ezabatzen eta gure garapen emoziolaean eragina du, jasandakoan zerbait hautsi bait zen gure barnean.

                  Ohikoa da urtetan zehar "ahaztua" izatea eta iada elaboraziorako gaitasun handiagoa dugunean itzultzea ametsetan edo bapateko irudietan. Momentu hauetan, ez dago irudi horiek benetan gertatuak direnaren ziurtasun sentipenik eta askotan familiakoei aipatuz gero ametsa besterik ez dela eta baztertu daiteke. Baina irudiak oso errealak dira, errepikatzen dira leku berean, modu berean, eta bizipen errealaren dimentsioa hartzen doaz eta sentipenak pizten dira.

                 Asko gertatzen da eta gertuko eta konfidantzazko helduak izan ohi dira erasotzaileak.

               Leticia Martinez-Alcocer eibartarrak bere bizipena idatziz jaso du zabaldu nahi du honelako zerbait jasan duten neska eta emakumeen bakardade eta lotsa hori hautsi nahian. "Viaje al centro del corazon"  liburua aurkezten du gaur azaroak 27 Eibarko San Juan liburutegian 19:00etan.
http://www.rompiendoelsilencio.es/conoce-el-proyecto/libro-viaje-centro-corazon/ 
              Liburuaz gain elkarbanatzeko eta elkar laguntzeko proiektua jarri du martxan: rompiendoelsilencio.es
             

              Geure sentipenei sinesgarritasuna eman behar diegu, ez eroso sentitzen bagara norbaitekin entzun barruko ahotsa eta ez ezeztatu "irudipen" huts gisa.


Iruzkinak