Medikamenduak negozio bilakatzen direnean

      Medikamenduak negozio bilakatzen direnean

                Orain dela gutxi TDHA edo hiperaktibitatea duen arreta defizit transtornoa definitu zuen psikiatrak berak adierazi zuen heriotz zorian "asmatu" egin zuela gaixotasun hau, medikamenduaren salmenta sustatu eta bultzatzeko neurrira eginiko trastornoa zela.
      http://pijamasurf.com/2013/05/deficit-de-atencion-e-hiperactividad-es-una-enfermedad-ficitcia-confesion-del-psiquiatra-que-invento-el-diagnostico-en-los-60/
              Hotzikara ematen du, ezta? Ondoeza, ezinegona, antsietatea, urduritasuna ....edozein egoera gatazkatsuan bizi ahal ditugu, edozein aldaketa bortitzek astintzen gaituenean agertzen dira. Hazkuntza, heriotza, egoera berriei aurre egin beharra etab. bizilegea dira. Sufrimendu momentu horretan nazioarteko osasun elkargoak definituriko transtornoak begiratzen hasten bagara ikusiko dugu bat edo besteren definizioa bizi dugun egoerara egokitzen dela ohiko medikuarengana joanez gero sintoma hauek deskribatuaz agian pastila batzuk emango dizkigu.
              Baina, zer dira pastila hauek? Noiz tratatu behar da ondoeza?Noren hitza hartuko dugu kontuan? Medikuak gauza bat dio, naturopatak bestea, auzoko batek beldurra sartuko digu bere familiakoren baten historiarekin...
             Atera berri da liburu oso interesgarria, denok irakurri beharko genukena, gure osasuna geure ardura bait da. Hona hemen Argia aldizkarian argitaraturiko artikulua:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2372/sendagaiak
                   
          "    Saio klinikoetatik datorren informazioaz ezin fidatu
Enpresa farmazeutikoen kontrako salaketak ez dira kontu berria, baina Ben Goldacreren Bad Pharma liburuak aspaldiko partez ez bezalako indarrez jarri du gaia mahai gainean. Funtsean, liburuak dio medikuek ez daukatela modurik sendagaien gaineko jakintza guztia ezagutzeko. Batetik, datu zientifiko asko ezkutuan gordetzen direlako; bestetik, probasaio kliniko askoren emaitzak saioaren diseinu ustelak berak desitxuratzen dituelako." 
 


Iruzkinak