Komunikabideak: informazioa vs mezu eraginkorra


            Hitzen aukeraketak duen garrantzia

          Iada ezin dut teleberririk ikusi, haserre bukatzen dut beti zeren nabaritzen dut alarma sortu nahia, ikuslearen arreta piztu nahia informazio zuzena ematearen aurretik jartzen dutela. 

           TDHA asmatua dela definitu zuenak berak esan zuela ez dut inongo notizietan ikusi, ordainetan behin eta berriro jarraitzen dute "sindrome" ezberdinak izendatzen, farmazia industrien jokuan sartuta erabat.

           Egia esan esperientzia bakarra izan dut mediekin baina berau esanguratsua iruditzen zait. Psikologo elkargoak zerrenda bat eman ziola eta neri deitu zidan kazetari batek psikologo baten iritzia nahi zuela esanaz interneten dauden bikotea bilatzeko webgune ezberdinen inguruan. Telefonoz izango zela, sinple eta erraz.

           Hitzegin nion gazteengan ikusten nuen arriskuaz internet nolabait aurrez aurreko erlazioak ordezkatzen dabilelako, Tuenti eta Whatsap-etik maitasun eta adeitasun adierazpen zabalak egiten dituzte baina aurrez aurre elkartzean zailtasunak dituzte elkarrizketa bat mantentzeko begietara begira. Hau egunero ikusten dut nere lanean. Eta nere ustez internet eta sare sozialak gehigarri funtzioa dute, ez ordezkoarena, eta horrekin kontuz ibili behar gara.

             Helduengan, bikote apurtze edo leku aldatze baten ondoren, erlazio berri bila hasita, herraminta ona iruditzen zait erlazioen munduan berriro murgiltzeko. Norbait ezagutu, berarekin gelditu, eta aurre egitean erlazio berri baten sorkuntzari gure trebetasunak lantzen gabiltza. Baina bada serioegi har dezakenik ere, eta webgune hauen kanpainak buru belarri sinetsi ditzakenak. Klabea neurri edo intentsitatean dago; telebista, bideojokoak, internet, sare sozialak ....ezer ez da txarra bere soilean, honen erabilpena nolakoa denaren arabera sor daitezke arazoak edo hutsuneak subjektuengan.

           Azken parrafo honetako ideia aukeratu zuen kazetariak deigarritzat eta gisa honako titulua jarri zion artikuluari (buruz ari naiz zeren internetetik ezabatu zuten eta egunkaria ez dut eskuetan izan): " Las plataformas de búsqueda de pareja por internet estan creando víctimas". ¿? Eta hau nere argazki haundi bat duela ondoan eta komila artean. 

            Ongi da, ni enaiz inor, ez dut inolako botererik eta erabil nazakete ondoriorik gabe. Hortan datza? Jartzen naiz pentsatzen, nik bere probintzia berean bizirik, bere telefonoa izanik, honela manipulatzen baditu nere hitzak....munduaren bestaldeko gatazka eta gertakariez hitzegiten dutenean zer dute berri horiek egitik??
          

Iruzkinak