Emakumeon desioa

              San Ferminetako gertakariak eztabaida eta hausnarketa asko sortu ditu nere inguruan...
                        San Ferminak = festa masiboa = deskontrola = denak balio du?!
              
                     Emakumea naiz, San Ferminetara noa gozatzera , festaz gozatu nahi dut eta besteetaz, eta nere gorputzaz...Beroa dut, kamiseta kentzen dut....eta horrek esan nahi du nere gorputza domeinu publikoa bihurtzen dela??
                 Salto hori non ematen den jakin nahian ibili naiz, inguruko gizonezkoei galdetuaz euren ikuspegia. Noski, guztiak gaude agresio sexualen aurka , baina, zer da agresio sexuala? Nik sexurako gogoa dudala adierazten badut inguruan dauden ar guztiei deialdia egiten nabilela ulertzen da?
                 Eta neskek ez al dugu ezer sentitzen mutil bat praka motx estuekin kamiseta gabe ikusten badugu? Eta ondotik pasa eta bere azala sentitzen badugu? Ez al zaigu gehiago ikutzeko gogorik sortzen, muxukatzeko gogorik sortzen? Eta zer egiten dugu?? Ba seduzitzen saiatu, ta ez badigu kasurik egiten, aguantatu!!
 
                      Hontan ere ez gaituzte berdin gisa ikusten. Arau sozialak daude eta honen arabera ikasten dugu erregulatzen geure inpultsoak. Hontan neskek hezkuntza zorrotzagoa izan ohi da, neskon sexualitateak eskandalua sortzen baitu oraindik orain. 
    Mutilek ezin omen dute euren desioa kontrolatu
    Sexua zerbait erabat beharrezkoa omen da, fisiologikoki...
                    http://avantsex.com/la-neurociencia-de-la-vagina-una-revolucion-informativa/

                         Neska bat biluzik badabil ere kaletik, inork ez du eskubiderik bere gorputza ukitzeko berak ez badu nahi. Berak erabakitzen du nork noiz eta nola ikutu dezaken bere gorputza, jantzita edo biluzik joan.
Badirudi emakumearen gorputza "arriskutsua" dela, instintu geldiezinak sortarazten dituela, pekatuarekin zuzenean erlazionatu da mendeetan zehar eta kontrol morala nahikoa ez eta zenbait kulturetan mutilatu egin gaituzte zuzenean sexuan objektu huts bihurtuaz emakumeak.

Iruzkinak