Terapia

Bizitza mugimendua da, aldaketa, eta diraugun bitartean prozesuan gaude. 

Helburu edo nahi bat gainditu orduko sortuko zaizkigu beste hainbat hazkuntza bidean, eta izango dira bidean estrapuzuak eta eroriak.


Terapia lantze espazio gisa ulertzen dut, aukerak murriztu zaizkigula sentitzean, edo ezinezko ikustean, edo lortzeko gai ikusten ez garenean; helburuak berrikusi, ditugun gaitasun eta heldulekuak onartu eta geure zailtasun eta ahultasunak bereizi eta hauei aurre egiteko. 


 Lehenik ebaluaziorako 10 saio egingo ditugu 5 astetan. Prozesuari hasera ematen diogu astean bitan bilduaz egoera aztertzeko eta lotura terapeutikoaren oinarriak ezartzeko.

Ebaluazioa amaitzean itzulpen bat egiten da lan proposamen batekin batera. Berton zehaztuko diren helburu eta denborak bakoitzari egokituak izango dira . 

Garapen erritmoa bakoitzaren baitan dago; benetako aldaketa pausu txikiak emanaz lortzen da, efektiboa izateko mailakatua behar du izan

                        

Iruzkinak